izar martinez amezketa

ongi etorri lizartar honen webgune berrira

Bio

Izar Martinez Amezketa, Estella-Lizarra, 1984-03-13

Izar Martinez Amezketa Lizarran jaio zen duela ia 23 urte. Gazte-gaztetatik erlazionatzen hasi zen musika munduarekin, batik bat aita gaita-jolea duelako, eta gaur da eguna musika mundu horretatik atera ezin izan dena. Txikitan Lizarrako musika eskoletan ibili zen musika-teoria ikasketak burutzen, eta Donostia era Barañainen oboea ikasten. Hamabost urterekin Iruñera joan zen musika ikastera, oboe espezialitatearekin, Pablo Sarasate Goi Mailako Kontserbatoriora. Lau urte Escola Superior de Catalunya-n ikasten egon eta gero, egun Izar etnomusikologian tituluduna da.

Lizarran Josetxo Sánchez izan du musika-teoria irakasle nagusia. Oboeko ikasketak Francisco Javier Lecumberri maisuarekin hasi zituen Donostian, eta behin Iruñan Peio Ruiz eta Juan Mari Ruizekin ikasi zuen.

Iruñean ikasten zebilela bere ikasketak markatu dituzten bi pertsona ezagutu zituen: alde batetik mundu osoan ezaguna den Alfredo Bernardini, antzinako oboeetan espezializatua, eta bestalde, Jaume Ayats, etnomusikologo oso ezaguna. Adinez nagusia izatera iristean aurreko bi jagoleak Bartzelonako eskola berean lanean zihardutela jakin zuen. Orduan izan zuen argi non, zer eta norekin ikasi nahi zuen. Horrela, 2003an etnomusikologiako ikasketak Bartzelonako ESMuC-en hasi zituen, Silvia Martinez, Juan Carlos Asensio, Jaume Ayats, Ricardo Cancio, Francesc Capella eta Rubén López-Cano bezalako irakasle espezializatuak dituelarik. Lizarrako XX. mendeko gaiteroei buruzko ikasketa-amaierako proiektua aurkeztu eta 2007ko ekainean musikologian titulua lortu zuen. Antzinako oboeen munduan, eskola berean, Alfredo Bernardini eta Paolo Grazzirekin murgildu da; egun Xavier Blanch irakaslearen eskutik jasotzen ditu oboe klaseak eta Josep Borràs-en eskutik fagot klaseak, ESMuC-eko Antzinako Musikako departamentuan.

Nahiz eta Bartzelonan bizi Lizarrako musika arloarekin lotura mantentzen du Izarrek: aitak irakatsita gaita jotzen du hala eskatzen duten jai egunetan, bost urte dituenetik Ibai-Ega dantza taldeko kidea da eta Lizarrako Musika Bandan oboea urte askotan jo izan du.