izar martinez amezketa

ongi etorri lizartar honen webgune berrira

Gaita

Gaita Euskal Herriko, eta zehazki Estella-Lizarrako musika-tresna herrikoia da. “Oboe herrikoia” legez ezagutzen da mihi bikoitzeko ohiturazko musika-tresna delako.

Jaio nintzenetik ezagutzen dut gaita, nire aita gaitero profesionala da eta. Gaitak egin, jotzen irakatsi eta jo egiten du. Aita nire maixua izateaz aparte, nire bikotea (gaita beti bikotean jotzen da) eta nire kritikari handiena izan da, baina baita musika-tresna jo dezadan eta bere inguruan iker dezadan gehien animatu nauena ere izan da.

Gaita jotzen 16 urte-edo nituela hasi nintzen, aurretik klaserik eman gabe. Kaleko lehen esperientziak eta gero klaseak jasotzea eta musika-tresna (eta bere ingurua) hobeto ezagutzea erabaki nuen. Horrela, nire etnomusikologia lizentziaturako proiektua musika-tresna honen inguruan egin nuen: gaitak XX. mendean Estella-Lizarran izan zuen esanahi eta garrantzia aztertu nuen.

Gaur egun gaitero bezala Asociación de Alumnos y ex-alumnos del Aula de gaita y tambor de la Escuela de Música “Julián Romano” de Estella-Lizarra erakundeko kidea naiz.

.

gaita

%d bloggers like this: