izar martinez amezketa

ongi etorri lizartar honen webgune berrira

3. Musikologia ikasle eta musikologo gazteen jardunaldiak

2008, maiatzak 8-10. Musikologia gizarte garaikideetan: Musikologia ikasle eta musikologo gazteen jardunaldiak

Antolakuntza-batzordea: Izar Martinez Amezketa, Anaís Falcó Ibáñez, Marta Ramon Garcia, Irina Prieto Botella, Mireia Pacareu Fauquier, Alba Quinquillà Capdevila eta Laia Sánchez Vidal.

Ikasle-boluntarioak: Varun de Castro Arrazola, Íngrid Pujol Rovira Ruiz, Laura Sintes, Macarena Pérez, Bernat Rebés Ruiz eta Ana Sanahuja.

Ikasturte honetan ESMuC-eko ikasleek Musikologia gizarte garaikideetan: Musikologia ikasle eta musikologo gazteen jardunaldiak antolatu ditugu, eskola berean 2008ko maiatzaren 8tik 10era ospatu direnak.

Kongresu moduan eginen diren jardunaldi hauetan ekintza desberdinetarako lekua izan dugu, hala nola: mahai-inguruak, komunikazio libreak, posterrak, kontzertuak, zineforuma eta bi hitzaldi (inauguraziorako, Eero Tarasti-ren eskutik, eta amaierarako, Lawrrence Kraemer-ekin). Programa eta bestelakoak Jardunaldien blog orrian ikus daitezke: jornadesmusicologia.blogspot.com.

Antolakuntzan genbiltzan ikasleak oso pozik gaude jendeak izan duen erantzunarekin, ez baikenuen hainbeste jende espero. Lehenengo egunetik 70 edo 80-bat pertsona geunden, leku desberdin askotatik etorritakoak: Bartzelonatik, Kataluniako beste hainbat tokitatik, Salamankatik, Madriletik, Valladolidetik, Errioxatik, eta baita Mexikotik, Brasiletik eta Errusiatik ere.

Balorazio orokorra izugarri baikorra izan da, bai geure eta eskolaren partetik eta bai kanpotarrek egin dutena ere. Espero dugu, baina, Jardunaldi hau ez dadila azkenekoa izan, baizik eta datorren urteetan eginen direnen artean lehena.

Eskerrak eman, bereziki, Rut Martinez Ribot-i (eskolako Kanpo-erlazioen burua) eta Bernat Rebes Ruiz-i (teknikaria), beraien laguntzarik gabe Jardunaldi hauek ez baitziren hain ondo aterako.

Hurrengo astetan aktak eta azkazkiak kontsultagarri izanen dira Jardunaldien blogorrian.

[rockyou id=112651341&w=256&h=191]

%d bloggers like this: