izar martinez amezketa

ongi etorri lizartar honen webgune berrira

Txirimiak

Ikasten dihardudan espezialitateak txirimiak nahiz hainbat motatako oboeak barneratzen ditu, hala nola: oboe barrokoa, oboe d’amore, oboe da caccia eta oboe klasikoa. Oboe barrokoa jotzeaz gain txirimia ere ikasi eta jotzen dut (gehienbat altu eta sopranoa). Urte batzuk dira musika-tresnak ditudala, eta nahiz eta orain gutxi hasi naizen serioski ikasten, badira urte gehiago jotzen ditudana. Capella de Mvsica alta eta Els ministrers de la ciutat taldeetan jotzen dut txirimia, eta beste talde batzurekin ere kolaboratu dut, hala nola: Estella-Lizarrako Coro de los Sesenta de Santiago abesbatzarekin eta Ars Iberica taldearekin.

Neure txirimiak gezurrezko platano-zurez egin zituen John Hanchet-ek.

.

txirimia

Advertisements
%d bloggers like this: